Pertsona bakoitzarentzako plan pertsonalizatua diseñatzen da, bakoitzaren beharrak ezbaitira berdinak. Horretarako persona bakoitzaren azterketa konpletua egiten da, hurrengo gauzak aztertzen dira: egoera nutrizionala, elikatze ohiturak, jakiekiko gustuak , elikagai talde desberdinen kontsumitzeko frekuentzia, ohitura familiarrak, etxetik kanpo edo etxean bazkaltzen duen, erlazio sozialak, lan mota, historial medikua, gaixotasun edo patologiak (baldin badaude), egoera fisikoa, gastu kalorikoa, egiten den ariketa mota (egiten bada) eta gorputzeko konposizioa.
Pisuaren azterketa bat egiten da, gorputzeko perimetroen neurketa, gorputzeko konposizioa eta metabolismoa inpedantzia bidezko aparatuarekin. Honi esker datu oso baliagarriak lortzen ditugu: gorputzeko gantz kantitatea, gantzaren distribuzioa (gantz biszerala), masa garbi kantitatea, masa muskularra, gorputzeko ura, masa oseoa, tasa metabolikoa eta urte metabolikoak.