Kontsultako zerbitzua

Zerbitzu nutrizionala amatasunean

Haurdunaldi, edoskitze eta haurdunaldi ondorengo nutrizioa, baita haurdunaldian jasan daitezkeen patologien nutrizioa (haurdunaldiko diabetesa edo hipertentsioa adibidez).

Kontsultako zerbitzuan telefono eta email bidezko harreta eskeintzen da prezioan barne.

Nori zuzendua

Haurdunaldian eta gerora begira norberaren eta haurraren osasuna zaindu nahi duten emakumeentzako.

Bazenekien haurdunaldi eta edoskitze garaietan gorputzeko behar nutrizionalak haundutita daudela? Badakizu behar horiek haurdubaldian zehar aldatzen doazela?

Haurdunaldia

Haurdunaldia garai exigentea da nutrizio aldetik, emakumearen behar nutrizionalak aldatu egiten direlako umearen garapena bermatzeko. Oso garrantzitsua izango da ondo elikatzea amaren eta umearen behar nutrizional guztiak asetzeko eta haurdunaldi osasuntsua bermatzeko.

Haurdunaldi ondorengo egoera

Garai garrantzitsua da emakumearentzako, emakumea berriz ere ondo aurkitu nahi delako osasunez, pisuz eta bolumenez. Horregatik kasu hauetan ere plan pertsonalizatua prestatzen dugu. helburuak lortzeko.

Haurdunaldiko patología edo konplikazioak

Haurdunaldiko diabetesa eta hipertentsioa haurdunaldian azaldu daitezke eta kasu hauetan elikadura oso garrantzitsua, bai patologiak ez azaltzeko eta patologiak badaude hauek zuzentzeko. Zure kasua edo egoera bada, plan pertsonalizatu batekin lagunduko zaitugu.

Edoskitzea

Garai honetan gorputzeko gastu kalorikoa eta behar nutrizionalak areagotuta daude edoskitze egokia bermatzeko. Honi esker amak aurreko pisua errekuperatzeko erreztasuna dauka, baina gutxiegitasun egoerak ere jasan ditzazke (ume bat edukitzean lehentasunak aldatu egiten dira eta askotan amak ez du bere burua zaintzeko denborarik hartzen eta ondorioz okerrago elikatu daiteke). Emakume batzuk aldiz pisua hartu dezakete, beharrak areagotuak daudenez, gose gehiago edukitzen da eta askotan gose egoera horren aurrean ez dira gauza garbiak jaten eta askotan janarien ordutegia desordenatua izaten da.

Zer dago kontsulten barne?

Lehenengo kontsulta
Iraupena: ordu 1.
Tarifa: 80E

  • Elkarrizketa pertsonala egoera nutrizionala, elikadura ohiturak, historia klinikoa eta elikagaiekiko gustuak aztertzeko.
  • Gorputzeko pisua eta emakume bakoitzaren beharren azterketa (beharrak aldatu egiten dira haurdunaldian zehar eta edoskitzaroan).
  • Plan nutrizional pertsonaliozatua entregatu eta azaltzea: pautak eta menua (erosketarako lista dakar).
  • Patologiarik bagado kontutan hartzen dira menuak eta pautak dieseinatzeko garaian.

Jarraipenerako edo errebisioko kontsulta
Iraupena: 30 minutu.
Tarifa: 40E

  • Lehengo kontsultan ezarritako plan nutrizionalaren balorazioa, zalatzen argitzea eta menú berria diseinatu eta entregatzea haurdunaldiko hiruhilabetearen arabera edo beharren arabera.

Maiztasuna: hiruhilabetean behin haurdunaldian, gainontzeko kasuetan beharraren arabera.